Jose Luis Ribera entrenatzailea eta Kepa Lasa Beasain KE-ren presidentea, Loinatz zelaian.
Beasain Kirol Elkartearen hirugarren mailako taldeak badu entrenatzaile berria. Jose Luis Ribera du izena, azkoitiarra da eta 53 urte ditu. Ostiral iluntzean egin zuen klubak gidari berriaren aurkezpena, Loinatz zelaian.
Jokalari profesionala izan zen Ribera. Realean egin zuen gazte denborako ibilbidea, eta talde txuri urdinarekin egin zuen deburta lehen mailan, 1984/85 denboraldian. Besteak beste, Sestao, Burgos eta A Coruñako Deportivon jokatu zuen, 1998an erretiratu zen arte.
Erretiroa hartu eta gutxira hasi zen entrenatzaile lanetan. Realeko gazte mailako taldeak hartu zituen lehenendo, eta ondoren Lagun Onak taldea entrenatu zuen. Eibarren ere aritu da, Amorrorturen ondoko bezala lehendabizi, eta hark taldea utzi zuenean, lehen entrenatzaile moduan. Realean ere aritu da, Lotinaren laguntzaile. Meñakakoarekin A Coruñara itzuli zen, eta 2006-2012 denboraldien artean han aritu izan da. Lotinaren eskutik jarraitu zuen Villarreal taldean, eta lehen entrenatzaile moduan aritu zen gero talde horian. Geroztik, Sestao Riverren eta Real Unión taldeetan aritu da.