Sexu aniztasuna bertsotan
Transexualitatean eta sexu aniztasunean oinaritutako lehen bertso saioa egingo dute ostiralean, Goierriko II. Transzikloaren barruan, eta Beasaingo Berdintasun Sailaren laguntzarekin. Saio “berritzailea” izango dela azaldu dute antolatzaileek, sekula ez baita gai horren bueltan saiorik antolatu.
Lau bertsolari ariko dira kantuan: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Maider Arregi eta Manu Goiogana. Saioa ostiral honetan izango da, 22:00etan hasita, Beasaingo Igartzako jauregian.