Urretxuarrek eta zumarragarrek Euskaraldiari babesa eman diote
Gaur arratsaldean Euskaraldia aurkeztu dute Gernikako Arbola plazan. Egitasmo honen helburua hamaika egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) Euskal Herri osoan euskara ahalik eta gehien erabiltzea da. Hau da, dakitenek euskaraz
Gaur arratsaldean Euskaraldia aurkeztu dute Gernikako Arbola plazan. Egitasmo honen helburua hamaika egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) Euskal Herri osoan euskara ahalik eta gehien erabiltzea da. Hau da, dakitenek euskaraz hitz egitea eta ulertzen dutenak beraiei euskaraz egiteko prest egotea. Bi figura egongo dira: Ahobizi eta Belarriprest. Bakoitzak txapa bat eramango du. Lehenengoek euskara ulertzen duten guztiei euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute. Bigarrenek beraiei euskaraz egiteko eskatuko dute, nahiz eta gero beraiek gazteleraz erantzun. Hizkuntz ohituretan eragitea da helburua.
Gaurko ekitaldian antzerkia eta solasaldia egon dira eta, ondoren, Urretxu eta Zumarragako hamaikakoa aurkeztu dute: Jon Aztiria (Urola futbol taldeko entrenatzailea eta La Salle-Legazpiko irakaslea), Khalila Lamkhanter (bigarren belaunaldiko marokoarra eta musulmana), Julian Gartzia (euskaltegiko ikaslea), Miren Arrieta (ospitaleko medikua), Iñaki Akizu (Urretxuko parrokoa), Mariñe Arbeo (artista), Balentin Berriotxoa (saskibaloi entrenatzaile ohia), Puri Urrate (ikastolako irakasle ohia), Navil Elmesi (Avenidako tabernaria), Maria Sarasola (geriatrikoko langilea) eta Xabier Erostarbe (pelotaria). Bukatzeko, Euskaraldiari babesa eman dioten guztiek taldeko argazkia atera dute.