Bertako nekazarien lana gertutik ezagutzeko aukera
Bosgarren urtea beteko du aurten Ongi Etorri Baserrira egitasmoak. Bertako produktuak ekoizten dituzten nekazarien lana gertutik ezagutzeko aukera ematen du
Baserriko bizimodua eta nekazaritza lanak ezagutarazteko asmoz sortu zen Ongi Etorri Baserrira egitasmoa. Harrera ona izan du ekimenak, eta aurten dagoeneko 5. edizioa beteko du. Mahaian izaten ditugun bertako produktuak ekoizteko prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera emango dute, familia giroko plan ezberdinen bidez. Uztailaren 6 eta 7an, baserri, artegi nahiz museoak ezagutzeko 22 bisita antolatu dituzte. Plan edo bisita horietatik 3, Goierrin egingo dituzte:
- Aralar: Esnaurretako bordara bisita Joseba Insausti artzainarekin, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko. Oinez ordu eta erdiko bidea da, eta norberak eraman behar du bere ogitartekoa.
- Urretxu: Aikur Baserrira bisita. Erle musoea ikusi eta ezti ekologikoa egiteko prozesua ezagutuko dute.
- Zerain-Idiazabal: Olabide eta Ondramuño baserria ezagutu eta Aranburu gaztandegira bisita (beteta dago jada).













