Aitor Sagarna ‘Saña’ Ormaiztegiko eskubaloi taldearen garaipen bat ospatzen // Argazkia: Angel Elortza
Ormaiztegiko bi kirolari omenduko dituzte asteburuan. Batetik, Aitor Sagarna
Saña eskubaloi taldeko jokalari izandakoa omenduko dute, Ormaiztegin. 11:30ean omenalditxoa egingo diote Zubipen. 12:00etan partida jokatuko dute Urola eta Ordiziako jokalari ohiek batetik, eta Ormaiztegiko taldekide izandakoek bestetik. Ondoren, denak Liernin bazkaltzeko elkartuko dira.
Tolosan berriz, Urtzi Gurrutxaga futbolari ormaiztegiarraren omenezko txapelketa jokatuko dute. Kimuen mailako 16 taldek parte hartuko dute. Partidak, goizeko 09:30etik aurrera jokatuko dituzte, Berazubi zelaian.