«Altzaga bezalako herri txikietan bakardadea sumatzen da batzuetan»
Mintza praktika egitera etorri zen Mertxe Irazu (Hernani, 1949) Altzagara gaztetan, eta bertako senarra hartu zuen. Beasainen 20 urte eman ondoren, ...
Mintza praktika egitera etorri zen Mertxe Irazu (Hernani, 1949) Altzagara gaztetan, eta bertako senarra hartu zuen. Beasainen 20 urte eman ondoren, Altzagara joan ziren bizitzera duela 22 urte, Sahatxeta etxera. Irakasle izan da 22 urtez Ordiziako Jakintza ikastolan; 9 urte daramatza jubilatuta.
Gustura bizi al zara jubilatuta?
Bai, oso bizitza lasaia da.
Eta Altzagan?
Baita ere, baina horrelako lekuetan batzuetan bakardadea sumatzen da.
Altzagan biziko ez bazina?
Hernanin edo Lazkaon.
Altzagako alkate bazina?
Herria batzeko bideak jarriko nituzke.
Zein zaletasun duzu?
Ibiltzea asko gustatzen zait.
Pelikula bat?
El club de los poetas muertos.
Liburu bat?
Toti Martinez de Lezearen edozein. Orain Isabel Allenderen Hija de la fortuna-rekin ari naiz.
Musika talde bat?
Benito Lertxundi, Xabier Lete, Ez Dok Amairu…
Abesti bat?
Txoria txori.
Janari bat?
Arraina plantxan.
Eta edari bat?
Sagardoa.
Oporrak non?
Pirinioetan.
Amets bat.
Euskal Herria libre izatea.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Familia.
Zeri diozu beldurra?
Bakardadeari eta gaurko egoera soziopolitikoari.
Zerk eragiten dizu irribarrea?
Haurrek, baita oker bat egindakoan ere.