Irribarria-Telleria urdinez eta Zubizarreta-Garzia gorriz.
Hasi da Idiazabalgo bigarren pilota txapelketa. Atzo, arratsaldean jokatu zituzten lehenengo kanporaketak. Infatil mailako hiru partida jokatu zituzten, binaka. Lehenik, Belauzaran eta Otaegi, Otegi eta Agestaren aurka aritu ziren eta 18-15 egin zuten. Ondoren Aldasorok eta Gorostidik, Apezetxea eta Ibarluzearen kontra, 12 eta 18 egin zuten. Azkenik Zubizarretak eta Garziak, Irribarria eta Telleriaren aurka neurtu zituzten indarrak eta 18 eta 7 egin zuten.
Hurrengo jardunaldia datorren ostegunean, hilak 21 izango da, 18:00etatik aurrera, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan.