Joubert Engelbrech hegoafrikarra fitxatu du Ordiziak
Ampo Ordizia taldea hasi da datorren denboraldirako taldea osatzeko lanetan. Joubert Engelbrech hegoafrikarra da aurreneko fitxaketa. Currie Cup ligako Leopards taldetik dator eta erdiko postuan jokatzen du. 28 urte ditu, 1,90eko garaiera eta 97 kiloko pisua.
Ordizia Rugby Elkartearen arabera, jokalari berria “oso indartsua” da bai erasoan eta baita defentsan ere. Bere altuera eta pisua kontuan hartuta, eta duen trebeziari esker, arerioari zaila egiten zaio bere erasoak gelditzea. Engelbrech abuztuan helduko da Ordiziara, eta aurredenboraldi osoa jokatuko du Ordiziako taldearekin.