Mikel Zeberio gastronomoari Espainiako Gastronomia Saria eman diote
Ataungo Mikel Zeberio kritikari, kazetari eta gastronomoak jasoko du 2018ko Espainiako Gastronomia Saria. Gaur jakinarazi dute erabakia, eta ekainaren 25ean emango diote, Madrilen. Bere kazetaritza-ibilbideagatik izendatu dute Zeberio estatuko sari ospetsu horretarako.
Zeberio Ataungo Atxurrene baserrian jaio zen, eta Bilbon bizi da aspalditik. Sorterrian lantzen du, hala ere, produktu gastronomiko bat. Saarte sagardoa, Urbitarte sagardotegiko Demetrio Terradillosekin batera.