Uztailean aerobica eta zunba egin ahalko da Zaldibian
ZALDIBIA // Uztailean zeharrerako, soinketa ikastaro bat antolatu du Zaldibiako Udalak. Aerobica eta zunba landuko dituzte. Uztailaren 2an hasi, eta 18ra arte jarraituko du ikastaroak. Astean ordubeteko bi saio egingo dituzte: astelehenetan eta asteazk...
ZALDIBIA // Uztailean zeharrerako, soinketa ikastaro bat antolatu du Zaldibiako Udalak. Aerobica eta zunba landuko dituzte. Uztailaren 2an hasi, eta 18ra arte jarraituko du ikastaroak. Astean ordubeteko bi saio egingo dituzte: astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:00etara. Izena kultur etxean eman behar da, ekainaren 26rako. 30 euro da matrikula, eta 15 toki daude.