'La manada'-koen askatasunaren aurkako elkarretaratzeak deitu dituzte Goierriko hainbat herritan
Haserreak kaleak hartuko ditu gaur ere. Izan ere, Goierriko hainbat herritan elkarretaratzeak deitu dituzte arratsalderako, La Manada taldeko bost zigortuak behin-behinean eta 6.000 euroko bermepean aske uztearen kontra. Lazkaon, Zumarragan, Itsasondon, Zegaman eta Legorretan egingo dituzte mobilizazioak. Zaldibian berriz, bihar egingo dute.
- Beasain: Kazerolada Zubimuzu plazan, 20:15ean
- Itsasondo: Herriko plazan, 20:00etan
- Lazkao: Herriko plazan, 19:00etan
- Legorreta: Herriko plazan, 19:30ean
- Zaldibian: Bihar, larunbata, plazan 19:30ean
- Zegaman: Herriko plazan, 20:00etan
- Zumarragan: Emakumeen plazan, 19:30ean