Sua eta San Joan eguneko erromeria, Urretxuko ekitaldi nagusiak
Urretxun ere indar handia dute sanjoanek, sua ez ezik, festa ere egiten baitute. Bihar, 18:00etan, Iparragirre Balerdi musika tailerrak kalejira egingo du. 20:00etan bederatziurrena egingo dute Santa Barbaran, eta
Urretxun ere indar handia dute sanjoanek, sua ez ezik, festa ere egiten baitute. Bihar, 18:00etan, Iparragirre Balerdi musika tailerrak kalejira egingo du. 20:00etan bederatziurrena egingo dute Santa Barbaran, eta ondoren, auzoko baserritarrek San Joan arbola jarriko dute. 21:00etan txistulariak izango dira kalejira egingo dutenak. Sua 22:30ean piztuko dute.
Igandean, berriz, San Joan eguneko festa egingo dute Santa Barbaran. Agintariak 10:00etan abiatuko dira. 10:45ean txalapartariek joko dute eta 11:00etan meza egingo dute. Ondoren, Lurra taldeko dantzarien saioa egongo da. 12:30ean Irimora igoera egingo dute. Sari banaketa 13:00etan izango da. 13:15ean herri kirol saioa egongo da: giza probako taldeak auzokideekin neurtuko ditu indarrak.
Bazkalondoan, haurrrentzako jolasak egongo dira. 17:30ean, erromeria hasiko da, eta, irrintzi txapelketa ere egingo dute. Herrira 21:00ak aldera jaitsiko dira.