Ane Mintegi idiazabaldarra, tenisean Espainiako kadete mailako txapeldun
Iruñean jokatu du finala, Leyre Romero valentziarraren aurka. 6/2 eta 6/2 gailendu zaio idiazabaldarra Romerori
Ane Mintegi idiazabalgo tenislari gazteak Espainiako kadete mailako txapelketa irabazi du. Iruñean jokatu du gaur, eta 6/2 eta 6/2 gailendu zaio Leyre Romero jokalari valentziarrari. Aste santuan bi txapelketa irabazi zituen: 15 urtez azpikoen Espainiako txapelketa, eta Marcak antolatutako Promesa Gazteen Zirkuitua. Kadete mailako euskadiko txapelketa ere irabazi berri du, Fernando Caldera eta Peña Vitorianaren omenez egiten dena. Emaitza hauek ikusita, ibilbide oparoa du aurretik idiazabaldarrak.