Gorka Izagirrek Espainiako Errepideko Txapelketa irabazi du
Herenegun, bigarren postuan geratu zen Espainiako erlojupeko txapelketan. Ion Izagirre anaiak hirugarren postua lortu zuen
Gorka Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak Espainiako Errepideko txapelketa irabazi du. Castellon de la Planatik Benicassimerainoko ibilbidea egin du garaipena lortzeko, guztira 215 kilometro osatuz. Bost ordu, zazpi minutu eta 50 segundoko denbora egin du, Alejandro Valverde eta Omar Fraileren aurretik.
Herenegun bigarren geratu zen ormaiztegiarra Espainiako erlojupeko txapelketan, Jonatan Castroviejoren atzetik. Ion Izagirre, Gorkaren anaiak aldiz, hirugarren postua eskuratu zuen, anaia baino segundo bat beranduago helmugaratuz.