San Joan bezperako suak, iruditan
Urtero bezala, atzo, ekainaren 23an, San Joan bezpera ospatu zuten Goierriko herri ugaritan. Urteko gaurik motzenean, pentsamendu eta gertaera txarrak erre eta berriak agurtu zituzten udako solstizioarekin. Horretarako, sua piztu zuten plazetan, eta haren inguruan dantza egin zuten bertako dantza taldeek.Gainera, Seguran, Olaberrian eta Urretxun, San Joan jaiak ospatzen dabiltza, eta suaren ondoren jai giroan jarraitu zuten. Hona hemen herri desberdinetako argazki batzuk: