Santa Barbaran egin dituzte urretxuarrek San Joan Eguneko ospakizunak
Santa Barbaran ospatu dute San Joan jaietako egunik garrantzitsuena Urretxuko herritarrek. Egun osorako ekintza desberdinak antolatu dituzte, San Joan eguna ospatzeko. Eguraldia lagun, jendez bete da Santa Barbara, eta jai
Santa Barbaran ospatu dute San Joan jaietako egunik garrantzitsuena Urretxuko herritarrek. Egun osorako ekintza desberdinak antolatu dituzte, San Joan eguna ospatzeko. Eguraldia lagun, jendez bete da Santa Barbara, eta jai giroan murgildu dira bertaratutakoak. Bidea itxita izan dutenez, oinez edo autobusez igo behar izan dute bertara.
10:00etan ekin diote egunari, Santa Barbararako igoerarekin. Ondoren, ZSK kolektiboarekin txalapartaren deialdia eta herri meza egin dituzte. Lurra dantza taldearen saioa, Irimora igoera, bertso saioa, herri kirolak eta beste hainbat ekintzekin jarraitu dute eguna ospatzen.
Herri bazkaria egin dute 14:30ean, eta 16:30ean ekin diote haur eta gazteen orientazio probari. 17:00etan Erromeri eta Irrintzi txapelketa egin dute, eta honen sari-banaketa 19:30ean egingo dute. Iluntzeko bederatzietan egingo dute herrirainoko jaitsiera, trikitilarien laguntzaz.