Juanito Rubiok duela 50 urte egindako desafioa gogoan, Ordiziako I. Mendi Maratoia jokatu dute asteburuan. Ezohiko proba izan da, korrikalariak taldeka aritu baitira lehian. Larraiztik abiatu eta San Migeleraino joan eta etorrian, 42 kilometroko ibilbidea osatu dute maratoikoek. Maratoi erdikoek berriz, joaneko bidaia bakarrik egin dute. Guztira 15 taldek parte hartu dute proban
Idiazabalgo taldea izan da maratoia bukatzen lehena. Asier Oiarbidek, Iosu Telleriak, Iker Zurutuzak, Imanol Artolak eta Iban Urkizuk osatu dute boskotea. Haien atzetik gelditu dira Azkonarrak (Mikel Senperena, Xabier Azurmendi, Egoitz Jauregi, Iñaki Olano eta Iosu Goñi), eta Ordiziako Bolitas II taldea (Joxi Etxebarrieta, Fernando Monasterio, Iñigo Regil, Manu Unanue, Josetxo Ugalde eta Gotzon Ansoleaga).
Maratoi erdian berriz, bi taldek parte hartu dute. Hanka Oker taldea izan da azkarrena, eta Triskis bigarrena. Probaren ondoren, Ordiziako Tximista sagardotegian bildu ziren denak, eta bertan egin zuten sari banaketa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.