Latxartegi parkean jarri duten munduko mapari behin eta berriro belar artifiziala kendu diote
Goierri garaiko herrietan martxan dagoen LurZUrola kanpainaren inguruan
hainbat txikizio egin dituzte Legazpin. Aurreko astean Latxartegi parkearen erdigunean jarritako egituran belar artifizialarekin egindako mapatik zatiak falta ziren eta letrak kendu zituzten. Udalak jaso eta berriro jarri zituen. Asteburuan berriz ere desagertu dira. Horrez gain, faroletan zintzilikatuta zeuden hainbat ohar kendu dituzte; oharrok lurzoruari buruzko informazioa jasotzen zuten. Legazpiko Udalak jokabide hauek salatu nahi ditu.