Iparragirreren urteurrenaren prestaketan parte hartzeko deialdia
2020. urtean Joxe Mari Iparragirre olerkari urretxuarraren jaiotzaren 200. urteurrena beteko da. Udalak urteurrena ospatzeko asmoa du eta herritarrak antolaketan parte hartzera gonbidatu ditu. Dagoeneko bilera bat egin dute eta
2020. urtean Joxe Mari Iparragirre olerkari urretxuarraren jaiotzaren 200. urteurrena beteko da. Udalak urteurrena ospatzeko asmoa du eta herritarrak antolaketan parte hartzera gonbidatu ditu. Dagoeneko bilera bat egin dute eta urriaren 15era bitartean proposamenak jasoko dituzte.
Udalak ospakizun berezia izatea nahi du. Horretarako, herritarren inplikazioa eta parte hartzea «ezinbestekotzat» jotzen ditu. «Hasieratik indar guztiak batu behar dira eta herrigintzan oinarritutako proiektu sendoa izan behar da».
Gainera, ospakizun honek herria suspertzen lagundu dezakeela uste dute. «Tresna ezin hobea izan daiteke musika, literatura eta euskal kultura lantzeko. Baina are gehiago izan daiteke lanketa beste arlo batzuetara zabaltzen badugu: jarduera ekonomikoa, turismoa, merkataritza, hirigintza, berdintasuna… Lorpen zehatzetara eraman behar gaitu eta Urretxuko suspertze soziokultural eta ekonomikoa ekar dezake».
Hori dela eta, herritarrei egitasmoan lan egiteko gonbita luzatu diete. Ideiaren bat duten urretxuarrek edo lantalderen batean lan egin nahi dutenek, iparragirre2020@urretxu.eus helbidera idatzi behar dute urriaren 15a baino lehen. Mezu guztiak aztertu ondoren, bilera bat egingo da.