Ordiziako adinekoak ere 'Etorkizuna Eraikiz'
Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren barruan, Gipuzkoako bost herritan adineko herritarrekin bilduko dira. Matia Fundazioak elkarlanean prestatu dute egitasmoa. Bost saio horietan bigarrena egin dute gaur, Ordizian. Zahartzaroari buruzko hausnarketa egin dute parte hartu duten herritarrek. Eguneko Zentroko, San Jose Egoitzako, Kimetz eta Zuhaizti elkarteetako eta Euleneko kideak izan dira bertan. Saio horietan jasotako informazio eta hausnarketekin, adinekoentzako zerbitzuak hobetzea da egitasmoaren helburua.