Maddi Arratibel
Denboraldi bikaina egiten ari dira Ordiziako igerilari taldeko gazteak. Euskal Herriko txapelketan izan dira Junior mailako Ainhoa Alonso eta Maddi Arratibel.?Alonsok, 50 metrotan lehenengo sailkatu zen eta urrea eraman zuen. Arratibelek ere lan bikaina egin zuen, hiru finaletarako sailkatu baizen. Zilarrezko domina bat eta brontzezko bi lortu zituen. Gainera, lortutako denborak Sevillan jokatuko den Espainiako txapelketarako pasea eman dio.
Gipuzkoako txapelketan txikiak
Pasa den asteburuan alebin mailan parte hartu zuten guztiek hobetu zituzten beren markak eta 11 domina eskuratu zituzten guztira. Nabarmentzekoa da Naia Sarasolak egindako lana, lau urrezko domina lortu baizi