Olaberriko Arcelor Mittaleko langileak "hitzarmen duin baten alde"
Olaberriko Arcelor Mittaleko langileek mobilizazioetara jotzea erabaki dute, “hitzarmen duin baten defentsan”. Enpresa batzordeak aho batez hartu zuen erabakia, eta aste honetan hasi dira aurreneko protesta eta lanuzteekin. Irailera bitartean, astelehen, asteazken eta larunbatetan ordubeteko lanuzteak egingo dituzte, txanda bakoitzean.
Negoziaketa mahaia 2017ko azken asteetan osatu bazen ere, “2018ko ekainerarte benetazko negoziaziorik ez” dela izan salatu dute langileek. Aurreneko bileretan, zuzendaritzak inbertsio planak aurkeztu zituen, baina azken bileretan “langileen eskaeretara gerturatu eta akordioa lortu” ahal izateko pausurik ez duela eman azaldu dute. Enpresa batzordeak lau zutabe nagusi jarri ditu: “enplegua, soldata igoera, ordu jetsiera eta inbertsioak”.
Langileen ordezkariek bihar dute bilera zuzendaritzarekin, Ostiral honetan enpresako bilerarekin bilera bat burutuko dugu eta “aurrera pausoak eman eta akordio bat lortu ahal izateko” aukera ona dela uste dute.