Zeraindarrek ohiko jaitsiera egingo dute bihar Mutiloara
ZERAIN // Mutiloako San Pedro jaietako sagardo dastaketara joateko, ohiturazko kalejira egingo dute zeraindarrek. Bihar 19:15ean plazan elkartuko dira, eta, musikariak aurretik direla, elkarrekin joango dira auzo-herrira. Oa elkarteak antolatu du.













