Anarik bi saio egingo ditu asteburuan Goierrin
Anari Alberdi musikari eta abeslari azkoitiarrak bi kontzertu egingo ditu gaur-biharretan Goierrin. Gaur, 22:00etan, Beasaingo Igartzako jauregian izango da. Sarrera doan da, baina kontzerturako gonbidapenak jaso behar dira 18:00etatik aurrera. Bihar, berriz, Ataungo Aiako Santa Isabel jaietan izango da, 20:00etan. Anari albiste izan da azken asteotan, Donostiako Udalak banatzen duen Adarra saria jaso baitzuen Viktoria Eugenian ekainaren 21ean. Aitortza hori jaso duen lehen emakumezkoa da.