Donostiako Musika Hamabostaldia Zumarraga eta Urretxura etorriko da
Donostiako Musika Hamabostaldiak Urretxu eta Zumarraga bisitatuko ditu abuztuaren 25ean, Musika Aitzaki zikloaren barne. Musika Hamabostaldiak Aizpurutxotik Urretxura doan Inaziotar bideko etapa egitea proposatu die musika zaleei. Autobusa 09:00etan irtengo
Donostiako Musika Hamabostaldiak Urretxu eta Zumarraga bisitatuko ditu abuztuaren 25ean, Musika Aitzaki zikloaren barne.
Musika Hamabostaldiak Aizpurutxotik Urretxura doan Inaziotar bideko etapa egitea proposatu die musika zaleei. Autobusa 09:00etan irtengo da Donostiako Zurriola hiribidetik. Parte hartzaileak Aizpurutxora eramango ditu. 10:00etan Aizpurutxotik Zumarragara irtengo dira, oinez.
Musika Hamabostaldiko ekimena izanik, ez da musika faltako noski. Agustin Elortza eta Iñaki Larrañaga trikitilariek ongi etorria egingo diete parte hartzaileei, 11:30ean Zumarragako Etxeberri auzoan.
Urretxun, berriz, Iratzarri taldeko dultzaineroak eta Iparragirre erraldoia izango dituzte zain. Plazan, 12:00etan, Goiargi abesbatzak Iparragirreren kanta batzuk abestuko ditu.
Parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek, 943 00 31 70 telefono zenbakira dei dezakete. Izen-emateak 8 euro balio du.
Urretxuarrek eta zumarragarrek ez dute Donostiako autobusa hartu beharrik ekitaldi honetaz gozatzeko, noski. Aizpurutxora oinez edo autobusean joan daitezke eta bidea Donostiatik etorriko direnekin egin. Edo txangoa egingo dutenei herrian itxaron eta beraiekin batera musika ekitaldiez gozatu.