San Pedro egunaren harira Santa Lutzi auzoan egiten dituzten jaiei ekin diete gaur Ezkion. Goizean meza nagusia izan da non bertako koruak organuari lagundu dion. Ondoren, Gabiriako Goruntz dantza taldearen saioa izan da eta mokadu baten bueltan elkartu dira auzotarrak karpa azpian.
Arratsaldean ume jolasak (17:30), txokolate jana (18:30) eta pintxo poteoa eta futbolin txapelketa (19:00) egingo dituzte. Gauean mus txapelketa (21:00) eta Trikuarri taldearen kontzertua (22:00). Afaltzeko ogitartekoak salduko dira.
Biharko egitaraua
12:00. Tortilla patata lehiaketa
16:00. XVII. Santa Lutzi Saria Euskal Herriko txirrindulari txapelketa
17:15. Puzgarriak
19:00. Toka lehiaketa eta futbolin txapelketaren finala
21:00. Herri afaria Santa Lutziko plazan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.