Hasi dira Mutiloako jaiak
Gaur sagardo dastaketa egingo dute; bihar Guri 5 eta Xabi Solaren kontzertuak izango dira; eta igandean, Tio Teronen semeak taldearen ikuskizuna.
Txerriaren jaitsierarekin hasi zituzten atzo San Pedro festak Mutiloan. Patata tortilla lehiaketa, Iñigo Muñoa eta Xabier Alustizak irabazi zuten. Toka lehiaketa, berriz, umeetan Unax Zabaletak eta gizonezkoetan Iñaki Zabalok; emakumezkoetan inork ere ez zuen parte.
Gaur, Mutiloan jendatzarik gehien erakartzen duen ekitaldietako bat izango da: sagardo dastaketa. 25 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera izango da, oilasko erreekin, taloekin eta pintxoekin batera. Gauan, Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia izango da.
Biharko eta igandeko egitaraua
Larunbatean
- Eguerdian. Bazkaldu aurreko poteoa.
- 14:30. Gazte bazkaria.
- 17:00. Umeentzako jolasak eta askaria.
- 21:00. Herri afaria.
- 00:30. Guri 5 eta Xabi Solano taldeen eskutik musika emanaldia goizaldera arte.
- Goizean. Goiz eresia Segurako txistulariekin.
- 11:00. Bola lehiaketa. Sariak: lehenengo eta bigarren sailkatuarentzat eta herriko irabazlearentzat.
- 11:30. Meza Nagusia.
- 12:00. Umeentzako puzgarriak.
- 12:15. Gabiriako Goruntz taldearen dantza saioa.
- 12:30. Txakolin dastaketa.
- Bazkalaurrean. Maria Lasa eta Irati Irurzun trikitilariak.
- 18:30. Tio Teronen semeak musikari eta dantzari taldearen ikuskizuna.
- Ondoren. Maria Lasa eta Irati Irurzun trikitilariekin erromeria.













