Hasi da Herriarteko Txapelketaren finala
Iritsi da ordua. Ataungo eta Azpeitiako taldeek Herriarteko Txapelketaren finala ari dira jokatzen. Hiru txandatan ariko dira; aurrena, kadeteek jokatuko dute, gero jubenilek, eta azkenik, senior mailakoek. Donostiako Atano III. pilotalekua goraino bete da, bi herrietako zaleekin, eta sekulako giroa dago harmailetan.
Kadeteak:
Aurreneko partidan azpeitiarrak izan dira nagusi, hasieratik. Goikoetxea anaiak urduri atera dira eta ez dute beraien jokoa egiten asmatu; Alberdi eta Elosegi berriz, sendo aritu dira. Azjenean, 22-3, lehen lehia azpeitiarrentzat.
Jubenilak:
Jubenilen arteko partida parekatuagoa izan da. Baztarrika eta Etxeberria ataundarrek estu hartu dituzte Iriarte eta Egiguren azpeitiarrak. Lehen tantoa ataundarrek egin dute eta berdinduta ere egon dira bizpahiru aldiz, baina handik aurrera azpeitiarrek hartu dute aurrea markagailuan. Behin 10 tantoko muga gaindituta, ordea, tartea handitzen hasi dira Azpeitiakoak eta handik aurrera ataundarrek ezin izan diote erasoari bueltarik eman. 21-8, azpeitiarrak bigarren partida eta finala irabaztetik oso gertu.
Seniorrak:
- Iraitz Zubizarreta – Ibai Arratibel (Ataun) // Jon Alberdi – Daniel Murgiondo (Azpeitia)