Aizkorriko Lagunen Eguna ospatu dute Zegaman
Goizean Aizkorrira igo ondoren, Beasaingo mendizale taldeari omenaldia egin diote eguerdian
Aizkorriko Lagunen Egunaren XIX. edizioa ospatu dute gaur Zegaman. Bi bide desberdinetatik igo dira, betiere Amezti Mendi Elkartekoen gidaritzapean; batzuk 6:30ean abiatu dira plazatik, eta besteak 7:30ean, Aldaolako aparkalekutik. Bi taldeak 9:30ean elkartu dira tontorrean, eta topa egin dute cavarekin.
Ondoren, herrira jaitsi dira berriro, eta Gurutze Santun harrera egin diete herritarrek, Jo Motel txarangaren laguntzaz. 13:30ean berriz, Beasaingo mendizale taldeari errekonozimendu ekitaldia egin diote, urte hauetan guztietan Aizkorrira joan izanagatik, eta mendi hura herrikoek bezainbeste maitatzeagatik. 12:30etatik 15:00etara, gainera, hegaluze eta sagardo dastaketa egin dituzte plazan.