Sebastian Mora gailendu da Loinatz proba klasikoan
Unai Cuadrado izan da probako lehen euskalduna, Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldekoa
Sebastian Mora izan da XCI. Loinaz proba klasikoko irabazlea. Lehen euskalduna berriz, Ampo-Goierriko Txirrindularitza bultzatuz taldeko Unai Cuadrado izan da. Gernika pasealekutik abiatu dira elite eta 23 urtez azpikoak 9:30ean, eta 153,4 kilometro osatu dituzte Ion Lazkanoren omenezko proban. Taldeka, Caja Rural izan da garaile.