Bi finalistek egin dute historia
Ataunek 2 eta 1 galdu du Herriarteko eskuko finala Azpeitiaren aurka, Atano III.ean. Baina merituzko txapeldunordetza, historian tokia eta etorkizunerako ispilua irabazi ditu.Txapela janztea zaila izango zela jakinda, baina hargatik ez itxaropen eta ir...
Ataunek 2 eta 1 galdu du Herriarteko eskuko finala Azpeitiaren aurka, Atano III.ean. Baina merituzko txapeldunordetza, historian tokia eta etorkizunerako ispilua irabazi ditu.
Txapela janztea zaila izango zela jakinda, baina hargatik ez itxaropen eta irrika gutxiagorekin, Ataunek nota bikainarekin bukatu du Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa, eskuz. Sari potoloa lortu du: txapeldunorde geratu da, eta txapelketaren historian sartu da, finalera iritsi diren 24 herrien zerrendan. Urretxu, Segura, Zumarraga, Beasain eta Idiazabalekin, beste kide goierritar bat, 1994tik lehena.Ataundarrentzat festa izan zen Atano III.a frontoian, larunbat arratsaldean. Azpeitiak 2 eta 1 irabazi zion hiru partidetan; historia egin du hark ere, lau txapel jarraian lortu dituen aurrenekoa baita.
Pilotaleku heze labainean, lehen bi neurketetan itxi zuen garaipena Azpeitiak. Kadeteetan (Eneko eta Unai Goikoetxea Ataunekin) 22-3 eta jubeniletan (Arkaitz Baztarrika eta Josu Etxeberria) 22-8 gainditu zituen ataundarrak. Nagusietan (Iraitz Zubizarreta eta Ibai Arratibel), Ataunek ohorea eta meritua jaso zituen, 14-22 irabazita.













