I. Euskal Pilota Egokituko Master Cup Irekiko finalak jokatu dituzte Legazpin
Edorta eta Sahatsa de Anta aita-semeak eta Lorea Iribar eta Iraitz Huegun izan dira txapeldunak. Adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten pertsonek jokatu dute txapelketan
Lehenengo Euskal Pilota Egokituko Master Cup Irekiko finalak jokatu dituzte gaur, Legazpin. Bertan, adimen urritasuna duten pertsonek eta urritasun fisikoren bat dutenek jokatu dute. Atzo egin zituzten Zarautzen gaurko finalera sailkatzeko partidak, eta gaur finalak jokatu dituzte. Txapelketa urritasunen bat duten pertsonak euskal pilotara erakartzeko ospatu dute, batez ere palara.
12:00etan hasi da adimen urritasuna duten pertsonen arteko finala. Iraitz Huegun eta Lorea Iribar 25-12 gailendu zaizkie Susana Berra eta Jurdan Arakistani. Ondoren, gurpildun aulkiko modalitateko finala jokatu dute. Bertan, Sahatsa eta Edorta de Anta aita-semeek 25-16 irabazi diete Beñat Lizaso eta Javier Etxezarretari. Sari banaketa ekitaldia 13:30ean izan da.