Giro ederrean ari dira ormaiztegiarrak Lierniko erromeria ospatzen
Ormaiztegiko herritarrak Lierniko erromeria ospatzen ari dira gaur. Eguraldia lagun, egitarau oparoa antolatu dute aurten ere jaiaz gozatzeko, eta jende ugari gerturatu da bertara. 11:30ean hasi dute salda eta txorizo dastaketa, eta ondoren haurrentzat jolasak egin dituzte. 13:00etan, meza nagusia eta Umaiz abesbatzaren kontzertua ospatu dituzte.
Bazkari herrikoia 14:30ean egin dute; helduentzat bakailaoa ajoarriero erara eta haurrentzat makarroiak tomatearekin prestatu dituzte. 16:00etan hasi da erromeria, Golden DJsen eskutik. 18:00etan berriz, Lierniko XXII. Toka Txapelketa Herrikoia jokatuko dute. Irabazleak, Mujika jatetxean bi lagunentzako otordua irabaziko du.