Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Jon Aizpuru: «Ahalik eta lasterketa onena egingo dut, baina lehiarekin itsutu gabe»

Beasain
Kirola
2018/07/11
Goierriko Hitza
EHUNMILAK_ETA_G2H_2017-1 Azken bi edizioetan podiuma zapaldu eta gero, aurten ere kontuan hartu beharreko korrikalarietako bat da Aizpuru (Beasain, 1988). Postuari baino, denborari ematen dio garrantzia. Hiru aldiz parte hartu duzu Ehunmilak proban, eta aurreko postuetan ibili zara beti. Nola gogoratzen duzu urteotako esperientzia? Aurreko urteetan Imanolekin [Aleson], Adurrekin [Mendizabal] eta Javirekin [Dominguez] batera egin ditut kilometro asko, eta haiengandik asko ikasi dut. Esperientzia handiko korrikalariak dira eta ikusten duzu nola kudeatzen dituzten jana eta ura, eta nola planteatzen duten lasterketa. Oso interesgarria da eta asko ikasten da. 2016koarekin alderatuta, iaz ikusten nuen banuela denbora aldetik hobetzeko aukera. Ez nuena espero zen, ni hasieratik horren azkar joatea. Bukaeran erritmoa pixka bat jaitsi genuen, normala da, baina orokorrean oso azkar egin genuen lasterketa osoa. Eta Javi bezalako erreferente bat zuregandik  gertu izateak, animatu egiten zaitu; azkenean mundu mailan ezaguna den tipo baten ondoan zoaz, eta berarekin kilometro asko konpartitzen dituzu. Oso esperientzia polita izan zen. Iazkoa bukatu berritan, zalantza egiten zenuen berriz ere parte hartuko ote zenuen.?Zerk bultzatu zaitu berriz ere izena ematera? Proba bat bukatu duzunean, hainbat hilabetez zure buruari jarritako erronka hori betetzat ematen duzu, eta horrek ematen dizu satisfakzio bat. Eta esaten duzu, zertarako berriz egin, jada lortu badut? Baina hilabete pasatakoan, ikusten duzu erronka horri berriz heldu diezaiokezula, eta oraindik hobeto egin dezakezula, eta horrek berriz ere motibatu egiten zaitu. Eta ez naiz bakarrik?Ehunmilak probari buruz ari.?Nire kasuan laugarren aldiz egingo dut Ehunmilak, eta benetako motibazio hori bilatzea kosta egiten da. Askotan errazagoa da beste proba batera joan eta leku eta jende berria ezagutzea. Baina zerbait aurkitzen diozu proba honi, urtez urte itzultzen zarenerako. Ehunmilak oso ondo antolatutako lasterketa da. Askotan kanpora joaten gara, baina esaten diozu zeure buruari: ‘zertarako joan kanpora, munduko lasterketarik onenetako bat hemen bertan izanda?’. Askotan egia da kanpora joan behar duzula etxekoa gehiago baloratzeko. Motibazioa aipatu duzu.?Zure buruari jarri al diozu erronkaren bat? Postuari begiratzen diozu ala denbora hobetzeari? Postua egiten duzun denboraren ondorio bat da. Egiten duzun denborak jartzen zaitu postu jakin batean. Duela hilabetera arte, nire erronka iazko denbora hobetzea zen. Baina Iparraldean duela gutxi egin dudan lasterketa batean ikusi dut, lehiatzera joanez gero erre egiten naizela.?Orduan saiatuko naiz ahal dudan lasterketa onena egiten, baina lehiatzearekin itsutu gabe. Jon_Aizpuru  

«Neure buruari esan izan diot: Zertarako kanpora joan lasterketarik onenetako bat hemen bertan izanda?»

 

«Postua egiten duzun denboraren ondorio bat da. Egiten duzun denborak jartzen zaitu postu jakin batean»

  Entrenamendu aldetik, iazko bide bera jarraitu duzu ala beste zerbait probatu duzu? Iazkoaren oso antzeko entrenamendua egin dut. Egia da batzuetan oso nekatuta bukatzen dudala, baina funtzionatu egiten du eta emaitzak ikusten dira; beraz, gustura. Aurten kasik hiru probetan bete dira postu guztiak. Lasterketa beste dimentsio bat hartzen ari dela esan al liteke? Bai, EHM-n 40 bat gelditu dira hartu gabe, baina G2H eta Marimurumendi probetan izen-ematea ireki eta egun berean bukatu ziren. Egia da Ehunmilak oso proba gogorra dela eta kosta egiten dela jendea erakartzea, baina 470 lagunek izena ematea gauza handia da. Lasterketa prestigioa eta beste tamaina bat hartzen ari da, eta seguru asko datozen urteetan G2H eta MMM probetan izena emateko modua aldatu egin beharko dute. Lasterketa polita da, ondo antolatuta dago, eta jendeak errepikatu egiten du. Jendearen aldetik animoak sumatuko dituzu, ezta? Entrenatzen ari zarenean eta jendeak esaten dizu, ‘animo, hurrengo urtean’ eta horrelakoak. Nik ez dut korrika besteentzat egiten, niretzat baizik.?Baina egia da momentu batean nabaritzen duzula halako presio puntu bat. Bi alde ditu, eta jakin behar duzu nola hartu. Jendeak nahi du ni aurrean egotea; ez ni, baizik eta Goierriko edo bere herriko norbait hor egotea. Eta hori ulertzekoa da. Baina nik nire buruarentzat eta gozatzeko egin nahi dut korrika. Aurtengo lasterketa nola ikusten duzu? Gutxienez 22 ordu dira eta gehienez 48.?Denbora asko da eta tarte horretan gauza asko pasa daitezke. Eguraldia, jana, egun horretan nola sentitzen zaren, zer nolako astea izan duzun, urduritasuna… faktore asko daude, eta horietako asko ez daude zure esku. Askok esaten didate ‘Ehunmilak egin behar duk’, eta nik beti erantzuten diet: ‘Ehunmilak egiten saiatu behar dut’.
  • [EHM] Bederatzigarrena, jendetsuena
  • [EHM] Zerbitzu egokia, probaren ikur

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Enirio-Aralar Mankomunitatean dagoen zatiketa agerian utzi dute gaur

2022/05/18
Ordizia
2

21. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia heltzear da

2022/05/18
Zegama
3

Rubik kuboa osatzen azkarrenak, Legazpin

2022/05/18
Legazpi
4

Itxaronaldia amaitu da

2022/05/19
Beasain
5

Ahalik eta zale gehien eraman nahi dituzte Madrilera

2022/05/18
Beasain
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.