Bederatzigarrena, jendetsuena

Silvia Trigueros, azken bi edizioetako irabazlea ez da aurten irteeran izango. Mutiletan, iazko podiumeko hirurek ez ezik, Imanol Alesonek ere parte hartuko du.

Ehunmilak ultra-traila bederatzigarrenera iritsi da jada, eta urtez eta kopuruz hazten jarraitzen du. Aurten 473 izango dira ostiralean, hilaren 13an, Beasaingo  irteeran elkartuko diren mendi korrikalariak. Ez dute erronka makala aurretik: 168 kilometro ibilbidea Gipuzkoako hiru bailaratan barrena eta 11.000 metrotik gorako desnibel positiboa. Hamargarrenaren atarian, probak ez du lortu partaidetza mugara iristea –515–, baina iaz baino 64 korrikalari gehiagok eman dute izena aurten –iaz baino emakume bat gehiago–. Parte hartu duten euskal herritarrak iaz baino 30 gehiago izango dira –198, horietatik 24 goierritarrak–, eta estatutik datozenen kopurua ere goraka doa (29 gehiago). Hutsune nabarmen bat izango da aurten. Silvia Trigueros azken bi edizioen irabazleak ez du parte hartuko, eta lasterketa irekiagoa utziko du. Elena Calvillo, Jone Urkizu, Esther Hernandez eta Ewa Majer dira irabazteko hautagaiak emakumezkoetan. Mutiletan, iazko podiumeko hirurek errepikatuko dute –Javi Dominguezek errekorra jarri zuen iaz–, eta horiek dira aurrez faborito nagusiak. Iaz kale egin ondoren, Imanol Aleson –hirutan irabazia– irteeran izango da berriz. Perfila-EHM

473

mendi lasterkari. Ehunmilen 9. edizioan parte hartuko duen mendi lasterkari kopurua –iaz 409 izan ziren–. Horietatik 452 gizonezkoak dira, eta 21 emakumezkoak. Euskal herritarrak. Ehunmiletan ariko den euskal herritar kopuruak gora egiten jarraitzen du –192 gizonezko eta 6 emakumezko (iaz 168)–. Gipuzkoakoak dira 90, Bizkaikoak 66, Arabakoak 26 eta 12 Nafarroakoak. Estatu mailakoak. Espainiako estatutik 225 korrikalari datoz  –215 gizonezko eta 10 emakumezko (iaz 196)–. Herrialde Katalanetakoak dira gehienak, 86: Alacant (19), Bartzelona (21), Balear Uharteak (10), Castello (4), Girona (4), Lleida (2), Tarragona (4) eta Valentzia (16). Asturias  eta Madril (16na) eta Murtzia (11) dira kopuruz nabarmentzekoak. Estatuz kanpokoak. Guztira 50 izango dira–45 gizonezko eta 5 emakumezko (iaz 45)–. Portugal (13), Suedia (9), Frantzia (8), Japonia (6), Polonia (3), Alemania, AEBak eta Herbereak (2na), eta Andorra, Ingalaterra, Grezia eta Irlanda bana.

Iazko podiuma

Silvia Trigueros iaz; aurten ez da etorriko.

Silvia Trigueros iaz; aurten ez da etorriko // Argazkia: Lasterketak.eus

Gizonezkoak 1. Javi Dominguez ……….. 22:22:03 2. Jon Aizpuru …………….. 23:14:38 3. Felipe Artigue ………….. 24:54:39 Emakumezkoak 1. Silvia Trigueros ……….. 28:45:17 2. Elena Calvillo ………….. 29:55:08 3. Jone Urkizu ……………. 32:43:46

Errekorrak

Gizonezkoak    · Javi Dominguez (2017) …. 22:22:03 Emakumezkoak    · Nerea Martinez (2011) ….. 28:00:56
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa