Irribarriak San Fermin torneoko finala jokatuko du bihar
Iker Irribarria pilotari aramarrak San Fermin torneo entzutetsuaren finala jokatuko du bihar, Zabaleta bikotekidearekin batera. Olaizola II-Imaz mendean hartu zituzten final aurrekoetan. Partida gogorra eta parekatua izan zen, eta Irribarria eta Zabaleta atzetik ere joan ziren markagailuan (12-14, 14-16 eta 16-18). Hogeina berdindu zuten gero, eta azken tantoak ikustekoak izan ziren. Azkenean ordea, 22-21 irabazi eta finalean muturra sartzea lortu zuten.
Aspe enpresako beste bikote bat izango dute aurkari San Fermin torneoko finalean: Ezkurdia eta Rezusta. Finala bihar jokatuko dute, Iruñeako Labrit pilotalekuan. Jaialdia 17:30ean hasiko da, eta binakako hiru partida jokatuko dituzte, tartean, finalekoa.