«Zeraingo festetatik gehien gustatzen zaidan ekitaldia bolatea da»
Zerainen jaio zen 1951ean Jabier Aizpeolea, eta Zerainen bizi da gaur, urtetan mekaniko lanetan ibili eta gero, jubilatuta. Bola eta birla ...
Zerainen jaio zen 1951ean Jabier Aizpeolea, eta Zerainen bizi da gaur, urtetan mekaniko lanetan ibili eta gero, jubilatuta. Bola eta birla artean ibiltzea du gustuko 16 urte zituenetik. Baina bolatan egin baino, antolaketan ibiltzen da:?bolarien izenak hartzen, eta botaldi bakoitzeko zenbat botatzen diren apuntatzea izaten da bere lana. Zerainen sei tiraldi izaten dira festetan, eta zortzi tiraldi txapelketatan.
Nola ikusten duzu bola kirola gaur egun?
Ondo.
Gazteak arrimatzen al dira?
Bai, geroz eta gehiago.
Emakumeak fuerte dabiltza.
Bai.
Zein da zuretzako bolari onena?
Martzelino Agirre, Pedro Lazkano, Luis Aizpeolea…
Laister dira Zeraingo festak. Zer gustatzen zaizu gehien?
Bolatea.
Zaletasun bat.
Txirrindulariak eta kotxe lasterketak ikustea.
Pelikula bat.
Oeste-koak.
Liburu bat.
Liburuak ez ditut asko irakurtzen, baina egunero Gara egunkaria irakurtzen dut.
Musikari bat.
Benito Lertxundi, bere abesti guztiak gustatzen zaizkit.
Janari bat?
Arkumea.
Oporrak non?
Tenerife.
Amets bat.
Ondo bizitzea.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Txuri txakurra.
Zeri diozu beldurra?
Altura handiei!
Zerk eragiten dizu irribarrea?
Txiste on batek.
Goierriko txoko bat.
Lierniko gaina.
Zerainen biziko ez bazina?
Zarautzen.
Herriko alkate bazina?
Gaur egun zinegotzia naiz…