30 bat lagun elkartu dira, eta erreka nahastuegi zegoenez, bazterrak garbitu dituzte batez ere
Goizeko hamarretan Lazkaoko plaza inguruan elkartu dira Gazte Asanbladako kideak Agauntza erreka garbitzeko. Errekak nahiko ur zeraman eta lokatzez beteta zetorren, hala, erreka barruan ibili badira ere, bazterrak ibai barrua baino gehiago garbitu dituzte eta nahikoa zabor atera dute. Bi orduz aritu dira eta ondoren mokadutxoa eskaini diete Arranon. Amaitzeko, bazkaria frontoian. Azpiko galerian, Goierriko Hitzak ateratako argazkiez gain, asanbladako gazteek bidalitakoak daude.