Edurne Burutaran eta Arkaitz Egaña ehiztariei plaka bana eman diete; Aitor Bilbaori ere aitortza egin diote
Ehiza usaina dago gaur Zegaman. Frontoia postuz bete dute, eta ehizerekin lotutako gailuak, jantziak edota objektuak salgai daude bertan. Sarreran, gautxori batek eta bestelako hainbat hegaztik egiten dute ongi-etorria. Zegamako IV. Ehiza eta Natura azoka da. Feriaz gain, arku tiraketa erakustaldia egin dute, ertzaintzaren erakustaldia, plater hausketa eta txakurren erakustaldia. Tartean, 13:00etan inguru, Arantxa Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldunduko mendi saileko zuzendari zegamarrak plaka eman dio Edurne Burutzaran ehiztari eta ehiza epaileari. Jarraian, Arkaitz Egaña ehiza txikiko Espainiako txapeldunak plaka jaso du eta, ondoren, Joseba Izagirre Zegamako alkateak ehizaren ferian horrenbeste laguntzen duen AItor Bilbaori plaka eman dio. Ekitaldiaren bitxikeria izan da gaur bertan Egañaren urteguna dela eta zorionak kantatu diote eta bi tarta ere jarri dituzte haren eskuetan.