Ehunmilen koordinazio bulegoa, iaz. Arg: Aimar Maiz
Ehunmilen antolakuntza batzordeak orain minutu gutxi kaleratu du agiria lasterketak bertan behera uzteko arrazoiak emanez. Honela dio hitzez hitz:
“Ehunmilak antolakuntza batzordeak larunbat goizaldean ehunmilak eta goierriko2haundiak lasterketak bertan behera uztea erabaki zuen, Azpeitian eta Larraitzen hurrenez hurren. Bertan behera uztearen arrazoia ezegonkortasun meteorologikoa eta ekaitz elektrikoak izan ziren. Egoera ikusita, eta boluntario eta korrikalarien segurtasuna zaintzeko, behin behinean lasterketa neutralizatzea erabaki zen. Egoerak okerrera egiten zuela eta denboran luze zihoala ikusita, guztien onerako, lasterketak bertan behera uztea erabaki zen”.