Jon Aizpuru hirugarren zioan Ehunmilak bertan behera gelditu zenean, baina zentzuzko erabakia izan dela dio
Jon Aizpuru usurbeko igoeran.
Hilabeteetako entrenamendu gogorren lana zapuztu du euriak, baina korrikalariek babestu egin dute Ehunmilak mendi lasterketaren antolatzaileek hartutako erabakia. “Azpeitian elkartu ginen korrikalari guztiek begi onez ikusten zuten lasterketa bertan behera uztea”, adierazi du Jon Aizpurua korrikalariak. “Amorrua ematen duen erabakia da, baina hartu beharrekoa”.
Beste bi korrikalarirekin batera, aurreko taldetxoan zioan Aizpuru. “Guk libratu genuen ekaitza, baina nabari zen Xoxote aldean trumoia ari zuela. Bailaraz pasatzerakoan eguraldia egonkortu egingo zenaren itxaropena genuen”, adierazi du. Azpeitian, ordea, gelditu egin zituzten antolatzaileek. “Hasieran esan ziguten lasterketa neutralizatuta zegoela, baina atzetik zetozen korrikalariek zioten goian egoera oso txarra zela, eta erabaki zuzena izan zen beratan behera uztea”.
Antolatzailek egoera ongi kudeatu zutela azpimarratu du Aizpuruk. Bere esanetan, bizkor agertu ziren autobusak korrikalariak Beasainera eramateko, “baina ni, anaia eta beste korrikalari batzuekin, kotxean itzuli nintzen”.
Lasterketa gelditzean, 50 kilometro inguru eginak zituzten parte–hartzaileek. “Ez dut esango podiumean sartuko nintzenik, oraindik zatirik gogorrenak gelditzen zirelako, baina sentsazioak onak ziren”, nabarmendu du Aizpuruk. “Hezetasuna oso handia zen eta asko ari ginen izerditzen, baina indartsu nabari nuen nire burua”.