Juniorretan Donosti Berrik eta kadeteetan Ulmak irabazi dute Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko Txapelketa
Legorretan izan da goizean eta 26 txirrindulari taldek parte hartu dute
Gaur jokatu da Legorretan Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko Txapelketa. Junior mailako lehia izan da lehena eta Donoti Berri taldeak irabazi du. Goierriko bi taldek parte hartu dute, Ampoko-Goierrikoak bigarren postuan geratu dira eta Bellota-Goierri zazpigarrenean. 34,4 kilometroko ibilibidea egin dute. Ondorean, hamaikak aldera hasita, kadete mailako txirrindulariak txandaka atera dira Legorretako plazako irteeratik 25 kilometrotik gorako ibilbidea egiteko. Oñatiko Ulma taldekoek egin dute denborarik onena. Beasaingo Caja Rural-Ikolan taldekoak hirugarren postua eskuratu dute eta Goierri garaiko Zatikakoak hamabigarrenean.













