Rockus taldeak irabazi du kuadrillen arteko 39. finala Ordizian
Finalerdia penaltietan ebatzi da eta Kurba taldeak irabazi du
Ordiziako frontoian 266 lagun bilduko dira Kuadrillen arteko 39. futbol txapelketako finala eta finalerdia jokatu ondoren. Rockus taldeak irabazi du finala 2-0 Gauss taldearen kontra eta finalerdian, penaltietatan, Kurba taldeak irabazi dio txapelketako hirugarren postua KM BL taldeari. Finaleko partida zakarretik joan da, eta protesta asko egin dizkiote jokalariek epaileari, “urtero gertatzen da”, dio Xabier Zurutuza antolatzaile taldeko kideak.