Gau Ibilaldiko ikuskizun zapuztuak, «etorkizun hurbilerako»
Larunbat arratsean Goierrin lehertu zuen ekaitz bortitzak ondorioa utzi zuen Ataunen. Urak gainezka egin, eta menditik behera etorritako uraldiak San Martin auzoa hartu zuen. Bideetan kalte handiak eragin ditu. Bien bitartean, zapatuan 20:00etan hastek...
Jentilbaratza elkarteak eskerrak eman dizkie, ohar batean, egoera ulertu eta etsipenez onartu zuten guztiei: «Eskerrak ematen dizkiegu antolakuntza lanetan aritu diren hainbat eta hainbat herritarri, era batera edo bestera lagundu diguten elkarte eta erakundeei, Goierrialdea autobusei, Joxemiel Barandiaran Museoko langileei, eta hurbildutako ikusle guztiei, izan zuten jarrera ulerkor eta lasaiagatik. Eguraldiaren aurpegi makurraren aurrean erakutsi zenuten lasaitasuna eta jokamoldea txalogarriak izan ziren. Bejondeizuela».
Larunbat gauerako prestatutako ikuskizunak egiterik izan ez baziren ere, «etorkizun hurbil batean» eskainiko dituztela aurreratu du Jentilbaratzak.
Bestetik, II. Mitoaldiaren balorazio «arrakastatsua» egin du. Astebeteko egitarauan —gaueko ibilaldiarekin bukatzekoa zen—, partaidetza ona izan dela gaineratu dute. «Ziur gaude hirugarren Mitoaldi bat ere izango dela», dio Jentilbaratzak.













