Oiangun egingo dute datorren astelehenean, hilak 23, Umore Horia txapelketaren bigarren edizioa. Parte hartu nahi dutenentzat izen-emate epea zabalik dago oraindik

Iazko lehiaketako irabazleak Mokela taldekoak izan ziren.
Iazko arrakasta ikusita, aurtengoan ere kolorez jantzita dator umorea, izan ere Umore Horia txapelketa antolatu dute bigarrenez eta Ordiziako festen egitarauaren barruan sartu dute. Lagun artean ongi pasatzea izango da helburuetako bat.
2017ko edizioan, 150 lagunek parte hartu zuten. Antolakuntzako kideek esan dutenez, «kopuru horretatik %45 emakumeak izan ziren, mutil zein nesken artean pareko partaidetza lortuz. Parte hartzaileen iritzietatik jaso genuen erantzuna oso positiboa izan zen. Jendea oso gustura gelditu zen eta hurrengo urtean errepikatzeko asmoak adierazi zizkiguten». Eta halaxe egin dute, datorren uztailaren 23an izango da hitzordua, Oiangu parkean.
Proiektu honen bidez dituzten helburuak honakoak dira: Oiangu parkearen bizitasuna sustatzea Goierriko jendea Oiangura gerturatuz, kuadrillen arteko kultura sustatzea eta, azkenik, kirolean oinarriturik ez dagoen ekitaldi bat izanik, txapelketa alternatibo bat sortzea,mundu guztiaren parte hartzea sustatuz.
Taldeko lana
Oiangun antolatu duten Umore Horia txapelketako jarduerak «ez daude kirol zehatz batetan oinarrituta, talde lanean, taldekideen mugikortasun fisikoan, gaitasun mentalean, indarrean, originalitatean eta prezisioan baizik» argitu du antolakuntzak.
Aurten zzazpi gune izango dituzte guztira eta 15 probaz osatutako ginkana prestatu dute: ur gunea, abiadura proba, talde probak, oztopoak, punteria, indarra eta gune narratxa dira horietako batzuk.
Izen-ematea zabalik dago oraindik;
WhatsApp bidez egin daiteke 622 871 852 zenbakira idatzita.