Kartzela saihestuko dute AHTaren aurkako lau ekintzaileek, fiskaltzarekin akordioa lortuta
Dozenaka lagunek babestuta iritsi dira AHTaren aurkako lau ekintzaileak 09:00etan Donostiako Epaitegira. 2010ean AHTaren obren kontra Itsasondoko (Gipuzkoa) meategietan itxialdia egin zuten, eta orduko protestagatik urte eta erdiko espetxe zigorra eta 60.000 euroko isuna eskatuak zituzten fiskalak eta akusazio partikularrak.
Epaiketa 10:45 aldera hasi da, baina azkar bukatu da, aldeek akordio bat lortu dutelako. Ondorioz, ekintzaile bakoitzak 543 euroko isuna ordaindu beharko du, sei hilabeteren buruan; hau da, egunean hiru euro bakoitzak.