Uztailean Legazpiko Nerabe Zerbitzuaren bitartez 47 gazte Madrilen eta Castelldefelsen egon dira
Legazpiko 47 nerabe uztailaren 2tik 4ra Madrilen eta uztailaren 10etik 12ra Castelldefelsen (Bartzelona) egon dira Nerabe Zerbitzuaren bitartez. Madrilen atrakzio parkera joan ziren eta hiriburua bisitatu zuten. Castelldefelsen 15-18 proiektuan lanean aritu diren gazteak egon ziren; oporraldia egin zuten kostaldeko herrian eta proiektuaren azken balorazioa ere bertan egin zuten. Nerabe Zerbitzua irailaren 4an itzuliko da lanera, baita hezitzaile taldea ere.