Ordiziako Klasikoa iruditan
Elkarrekin, eskua emanda, eta biak garaipena ospatzen. Hala iritsi dira Robert Powel Ordiziako Klasikoaren irabazlea eta Simon Yates bere taldekidea Ordiziako helmugara. Michelton-Scott taldeko bikoa probako ihesaldi nagusian sartu da, eta azken kilometroetan biek ihes egin diote lasterketa buruan zihoan taldeari.
Hamabost urte dira talde bereko bi txirrindulari podiumeko lehen bi koska nagusietara igotzen direla, eta 1995az geroztik lehenengoz, hiru lehenak estatuz kanpokoak dira. Lehen euskalduna Jon Irisarri (Caja Rural) leaburuarra izan da, eta lehian aritu diren bi goierritarrak, Alex Aranburu ezkiotarra (Caja Rural) eta Iker Azkarate lazkaotarra (Team Euskadi) tropel nagusian helmugaratu dira.
Sailkapena:
1. Rob Power (MTS) ………………… 03:46:36 2. Simon Yates (MTS) ……………………… d.b. 3. Krists Neilands (ICA) ………………….. +37 4. Fernando?Barceló (EUS) ……………… +37 5. Antonio Pedrero (MOV) ………………. +37 6. Juan Lopez-Cozar (MOV) ……………. +41 7. Diego Rubio (BBH) ………………….. +2:37 8. Nikolay Mihaylov (DMP) …………. +2:37 9. Ruben Plaza (ICA) ………………….. +2:37 10. Awet Andemeskel (ICA) ………… +2:37 Goierritarrak: 31. Iker Azkarate (EUK) …………….. +8.35 38. Alex Aranburu (CJR) ……………. +8.35Gainontzeko sariak
· Mendiko saria. Rob Power (Michelton-Scott). · Tarteko helmugak. Fernando?Barceló (Euskadi BC-Murias). · Sprint bereziak. Jon Irisarri (Caja Rural). · Lehen euskalduna. Jon Irisarri (Caja Rural). · Lehen atzerritarra. Rob Power (Michelton-Scott). · 23 urtez azpiko lehena. Fernando?Barceló (Euskadi BC-Murias). · Lehiakortasun saria. Simon Yates (Michelton-Scott). · Ihesaldirik luzeena. Rob Power (Michelton-Scott). · Dotoretasuna. Fernando Barceló (Euskadi BC-Murias). · Jatortasuna. Simon Yates (Michelton-Scott). · Taldekako saria. Israel Cycling Academy. · Ampo Saria. Rob Power (Michelton-Scott).