Robert Power australiarrak irabazi du Ordiziako 95. Klasikoa
Ordiziako 95. Klasikoa. Simon Yates taldekidea (2016ko irabazlea da britaniarra) ondoan zuela sartu da helmugara australiarra. Hirugarren Krists Neilands lituaniarra (Israel Cycling Academy) sailkatu da.
Hamabost urte dira talde bereko bi txirrindulari podiumeko lehen bi koska nagusietara igotzen direla, eta 1995az geroztik lehenengoz, hiru lehenak estatuz kanpokoak dira. Lehen euskalduna Jon Irisarri (Caja Rural) leaburuarra izan da, eta lehian aritu diren bi goierritarrak, Alex Aranburu ezkiotarra (Caja Rural) eta Iker Azkarate lazkaotarra (Team Euskadi) tropel nagusian helmugaratu dira.
Robert Power-ek (Michelton-Scott) irabazi du
Sailkapen nagusiaMendiko saria
- Rob Power (Michelton-Scott)
- Simon Yates (Michelton-Scott)
- Krists Neilands (Israel Cycling Academy)
Tarteko helmugak
- Rob Power (Michelton-Scott)
Esprint bereziak
- Fernando Barcelo (Euskadi Basque Country Murias)
Lehen euskalduna
- Jon Irisarri (Caja Rural)
23 urtez azpikoa
- Jon Irisarri (Caja Rural)
Lehiakorrena
- Fernando Barcelo (Euskadi Basque Country Murias)
Ihesaldirik luzeena
- Simon Yates (Michelton-Scott)
Dotoreena
- Rob Power (Michelton-Scott)
Jatorrena
- Fernando Barcelo (Euskadi Basque Country Murias)
Ampo saria
- Simon Yates (Michelton-Scott)
- Rob Power (Michelton-Scott)