Idoia Rubial: «Yosemite parkera joatea eskalatzaile guztion ametsa da»
Idoia Rubialek (Zumarraga, 1976) Yosemite parkeko The Nose pareta eskalatu du, Maite Zumarragarekin. Balentria hori lortu duten lehen euskal emakumeak direla uste da. Betidanik kirol zalea izan zara. Futbolean jokatzen
Jende askorekin elkartu al zineten?
Kapitaineko bide arruntean jende asko zegoen, baina beste toki batzuetan gutxiago.
Espero bezain esperientzia polita izan al da?
Oso polita. Jende asko harritu egiten da, baina hiru hilabeteak Yosemite parkean eman ditugu. Joan aurretik, ez nuen uste Yosemiten horrenbeste eskalatuko genuenik. Ez dakizu zer aurkituko duzun eta, gainera, hemengo graduazioa eta hangoa ezberdinak dira.
Zer esango zenieke hara joateko asmoa duten eskalatzaileei?
Joateko eta probatzeko. Denborarekin joan badaitezke, askoz ere hobe. Hiru asterako joaten bazara, zerrenda bat eramaten duzu. Guk ez genuen zerrendarik eraman, ez baikenekien zer igoko genuen eta zer ez.
The Nose edo Kapitaina eskalatu duten lehen euskal emakumeak zaretela diote.
Ez dakit hala den. Neskalatzaileak elkarteko kideak gara eta elkarteko lagun bat, Ana Ruiz, oso emozionala da. Jaitsi bezain laister deitzeko esan zigun, une hartako emozioak berarekin partekatzea nahi zuelako. Bazekien nik ez nuela ezer idatziko eta bidalitako argazkiekin testu bat idatzi zuen. Titular deigarria jarri zuen: «Seguru aski, lehen euskal emakumeak». Ez dakit hala den. Ez zen hori gure helburua. Ez dugu ezer berezirik egin eta mezu pila bat jaso ditugu. Jende askok egiten du guk egiten duguna.
Zein da Neskalatzaileak taldearen helburua?
Ana Ruiz eta biok soka-lagunak ginen eta asko pozten ginen beste emakume batzuekin elkartzen ginenean. Hala, elkarte bat sortzea erabaki genuen. Gure helburua emakumeen artean eskalada zaletasuna bultzatzea zen. Horretarako, irteerak, ikastaroak… antolatu genituen. Azken urteetan ekintza gutxiago antolatu ditugu, baina blogarekin jarraitzen dugu.
Zer dela eta gustatzen zaizu horrenbeste eskalada?
Ez dakit. Mendiak ematen duen lasaitasuna, altuera, zerbait egiteko desioa…












